Bemendin abeltzaintza birsortzailean sinisten dugu, naturaren, pertsonen eta landa eremuaren mesedetan.
Bemendi Gipuzkoa barnealdean (Euskal Herria) Brinkola auzoan, Aizkorriko parke naturalaren magalean dagoen mikro-ustiategi birsortzaile bat da.
Proiektua 2022an hasten da Argentinara egindako bidaietako batean , kudeaketa integrala eta abeltzaintza birsortzailea ezagutu eta beste bide bat posible zela ikustean, naturarekin, landa ingurunearekin lagungarria eta errentagarria.
«Hutsetik hasi ginen, lurrik gabe, animaliarik gabe, ukuilurik gabe, baina naturaren eta bere prozesuen alde lan egiteko munduko gogo eta ilusio guztiekin».
Bemendin uste dugu beste abeltzaintza mota bat posible dela eta Euskal Herrian abeltzaintzarako paradigma aldaketa lantzen dugu.
01
Animalien ongizatea
Gure animalientzako bizitza duin batean sinesten dugu, askatasunean eta tratu txarrik gabe haziz. Maneiu holistikoa praktikatzen dugu, animalien beharrak errespetatzen dituena eta jokabide naturalak izateko aukera ematen diena.
02
Bizitzaren ziklo naturala
Naturaren alde lan egiten dugu, gure larreak eta gure animaliak berezko erritmoan garatu daitezen.
03
Ingurumenaren birsorkuntza
Abeltzaintza birsortzailean oinarritzen gara, bizitza lurzorura itzuliz, biodibertsitatea sustatuz eta karbonoa harrapatuz. Gure belardiak ekosistema oparo bat dira, non flora eta fauna loratzen diren.
01
Behien larretze arrazionala
Kontu handiz planifikatutako larretze sistema bat aplikatzen dugu, belardiei atseden hartzeko eta errekuperatzeko aukera ematen diena. Horrela gure animalientzako larre fresko eta elikagarria ziurtatzen dugu, eta, aldi berean, lurzoruaren osasuna hobetzen eta babesten dugu.
02
%100ean larrez
Gure animalien elkadura belar freskoan eta naturalean oinarritzen da. Horrela, kalitate goreneko, elikagaietan aberatsa eta zapore paregabea duen haragia lortzen dugu.
03
Maneiu holistikoa
Gure larreen eta animalien dinamika osotasunean behatu eta ulertzen dugu, hauen bien ongizatea bermatzen dituzten erabakiak hartuz.
01
Larrez elikatutako animalien haragia
Behi eta txahal haragia, %100ean belarrez elidatua, zapore handikoa eta kalitate paregabekoa. Ezberdintasuna antzemango duzu!
02
Larrez elikatutako animalien haragi motak
Haragi mota ezberdinak eskeintzen ditugu, gustu guztiak asetzeko adinakoak, betiko txuletatik hasi eta sormena lantzeko errezetak egiteko hargi xeheturaino.
03
Euskal Herriko haragia
Bertako produktua, zapore aparta, mimoz hazia eta larre paregabeetan zaindua.